sábado, 24 de diciembre de 2011

5. Industrializazioaren bigarren fasea



Energia iturri berriak eta industria berriak
XIX. mendearen azken urteetan eta/edo XX. mendearen hasieran ehin handi batean lurrun makinak erabiltzen ziren baina, ostopoak agertu ziren
  • Astunegiak ziren
  • Kutsakorregiak ziren
Ez ziren aproposak ibilgailu batean jartzeko eta, orain, etorkizunerako gutxi ziren. Orain arte onak ziren baina aurrerabidea ez da gelditzen, orduan, beste makina pisu gutxikoa, txikiagoa… asmatu behar zen.
Erregai batzuk bilatu behar izan zuten ikatza erabiltzen jarraitzen bazuten makineria oso handia izan behar zelako.
Argindarra eta petrolio 2. industriaren iraultza sustatuko dute.
Energia hauek erabiltzeko beste bi motor erabil behar dira.
  • Argindarrarekinà bobina elektrikoa asmatu.
  • Petroleoarekin àeztanda motorra
Argindarra
Urtegi batean ipini bobina bat, energia hartu eta zentral hidroelektrikoetatik garraiatzen da.
Zeri egin zion mesede?
  • Telegrafoa asmatu zen eta horrekin batera mortse kodea. Seinale elektriko batzuk kable batzuetaz garraiatzen da telegrafo batetik bestera.
  • Garraiobideetan à trenbidea egin
  • Lurrun makinak kanporatu egin ziren.
  • Telefonoa asmatu zen.
  • Fonografoa asmatu zen.
  • Argiztapena asmatu zen.
  • Zinematografia asmatu egin zen
Petrolioa
Betidanik jakin dugu petrolioa zegoela. Olio lanparetan erabiltzen zen. Orain motor bat asmatzen da eta, orduan, mugimendua eta azkartasuna ematen da. DIESEL à eztanda motorra.
Oso txikia zen eta azkartasun handia ematen zuen.
Kotxegintza eta hegazkigintza asmatu egin zen.
Petrolioa motorrean pixkanaka-pixkanaka sartzen zen. Piztu eta orduan, eztanda egiten zuen, eztanda hori mugimendua eragiten zuen. Biela eta pistoia mugituko ditu eta ibilgailua hasiko da mugitzen.
Lehen erauzketa AEB-n gertatu zen. 1885an sortu zen lehenengo automobila. FORD.
Itsasontzietan ere sartu zen. Itsasontzian espazio gutxiago zuenez motorra, espazio gehiago zegoen orduan:
  • Zama gehiago sartu al zen
  • Bidaiari gehiago egon al ziren
  • Azkarrago zihoan ibilgailua
Hegazkintza 1903. urtean asmatu egin zen. Write anaiak lortu zuten hegazkin bat funtzionatzea.
Beste sekore batzu baliatu ziren lorpen hauetaz:
  • Siderurgia
    • Aluminioa
  • Automobilgintza
    • Ford
  • Industria kimikoa
    • Alemanian
    • Frantzian
  • Ongarri kimikoak
    • Pestizida
    • Dinamita (Nobel)
    • Azidoa
  • Bonbila
  • Idazteko makina
  • Plantxa elektrikoa
Industria antolaketa berria
Lan egiteko munduaren aldaketa
Lan mundua aldatzen da.
Lehen maisu batek, ikastun batek edota langile batek produktu baten kate osoa egin behar zuen. Urrats guztiak.
Orain, makineriarekin ez da modu hori erabiltzen, baizik eta Taylor delako batek asmatu zuen modu eraginkor batez lan egiten dute proletalgoak. Serieko ekoizpena edo Taylorismoa. Ekoizpena seriean egiten da. Enpresari batentzat 2 gauza onura zaio:
  • Produktu gehiago ekoiztu eta denbora txikiagoan
  • Fabrikazio kostuak jaistea.
Bi horiek, emankortasuna igotzea ahalbidetzen du. Orduan, hori lortzeko serieko ekoizpena habian jartzen lortzen da.
Lana kateatzen da.
Ekoizpenaren zereginak banatzen dira, horrela, trebetasuna eta azkartasuna edukiko dute proletalgoek.
Langileak, lerroan jarriko dira, bakoitzak bere lana egiten lekutik mugitu gabe.
Abian jarri zuen lehena Ford izan zen. Kostuak murriztu zituen, produktu ekoizpena igo zuen eta gainera, diru gehiago lortu zuen prezioa merkeagoa zelako.
Beste moduak ere bazegoen: Lehiakortasuna murriztea.
Hiru monopolio mota daude:

kartela

Akordio orokor bat. Sektore berdinen elkarketak. Elkarketen enpresen izenak mantentzen dira, baina, prezioak, ekoizpenak, dendak… mugatu edo erabakitzen dituzte.
Trusta

Akordio bat. Batuketa bat egiten da. Batuketa horretan, enpresak desagertzen dira, beste bat, guztien artean, lortzeko.






Holding

Monopoliorik handiena. Elkartzen dira merkatuko sektore desberdinak.  “mounstruo ekonomikoa” deritze. Horretako batek porrot egiten badu, ekonomia osoa erakarzen du eta krisia eman daiteke.

domingo, 13 de noviembre de 2011

4. Kapitalismo industriala


Industria iraultzak sorrarazi zuen kapitalismoa eredu ekonomiko gisa, eta liberalismoa, hari eusten zion doktrina politiko moduan. Britainia Handitik Europa osora zabaldu zen.

Liberalismoa eta kapitalismoa
XVIII. mendearen amaieran, pentsalari britainiar batzuk liberalismo ekonomikoa definitu zute. Adam Smith gailendu zen. Hark liberalismoaren printzipioak idatzi zituen
  • Norbanaren interesa eta ahal den etekin gehiena bilatzea dira economía mugitzen duten indarrak.
  • Mota askotako interesak merkatuan orekatu egiten dira, eskaintza eta eskariaren legean oinarrituta.
  • Estatuak ez du esku hartu behar ekonomiaren funtzionamenduan eta interes partikularren garapena ahalbidetu beha du (truke askea).
Printzipio horietan oinarrituta egituratzen da kapitalismo industriala. Ekoizpenerako bitartekoak, sistema horretan, gutxiengo talde baten jabetza pribatuaren eskutan daude stock à burgesiaren eskutan, hain zuzen ere. Fabriketako langileek (proletalgoa) eta beharginek jabetzarik ez daukate, eta soldata baten truke egiten dute lan.
Plangintza faltak eta ekoizpenaren igoera etengabeak ziklikoki errepikatzen diren krisi ekonomikoak eragiten dituzte kapitalismoaren baitan.intzak eskariak baino askarrago handitzeko joera duelako ematen dira krisi horiek, eta horrek stock gehiegi pilatzen duten enpresen porrota eragiten du. Horrek guztiak eragindako ondorio soziala beharginen langabeziaren gorakada da.

Bankuak eta finantzak
Bankuak oso erakunde garrantzitsuak ziren kapitalismoaren garapenean. Enpresak kapitalez hornitzen zituzten (maileguak), zuzeneko inbertitzaile moduan jokatzen zuten (akzioak erosiz) eta ordainketak erratzen zituzten (txekeen eta kanbio-letren bitartez). Ondorioz, aurretzaile eta industrialen arteko bitartekariak bihurtu ziren bankuak; aurreztaileek beraien dirua zuten gordailuan, eta industrialek kapitala behar zuten inbertsioak egiteko.
Enpresek ere diru erakarpen handien beharra zuten, enpresari bakar batek ezin eskura zitzakeenak. Orduan sortu ziren sozietate anonimoak, zeinetan enpresak beharrezkoa zuen kapitala hainbat zatitan banatzen baitzen (akzioak). Akzio horiek edonork erosi eta sal ditzake horretarako propio sorturiko erakundean à balore-burtsan.

Kapitalismo industrialaren hedapena
XIX. mendearen hasieran, industrializazioa Frantzia eta Belgika bezalako herrialdeetara zabaldu zen, zeinetan siderurgiak oihalgintzak baino garrantzia handia baitzuen.
Errusia, Alemania, Estatu Batuak eta Japoniara ere heldu zen industrializazioa. Herrialde horietan garatu zen kapitalismo ereduan atzerriko teknologia eta kapitala  kopuru itzeletan erabiltzen zen, enpresen kontzentrazioa handia ematen zen, bankuek zeregin garrantzitsua jokatzen zuten eta Estatuaren esku hartzea ere handia zen.
Europa hegoaldean, industrializatuko eskualdeak eta nekazal eremuak luzaroan Egon ziren batera. Europako ekialde ia osoa industrializazio prozesutik kanpo geratu zen XX. mendeak aurrera egin zuen arte.


3. Garraiobideen iraultza

Ondasunen ekoizpena gora joan zen, produktuak merkeagoak ziren. Produktuen ekoizpena gora joan baina, garraioa, oraindik, oso atzeratuta zegoen.
Garraiobide sistema egotiturik gabe txarto garraiatuko ziren produktuak. Orduan 3. aroan iraultza ematen da à garraioetan.
Lenhen egiten ziren bidaiak
  • Lurrean à zaldi gurpildutan egiten ziren
    • Luze
    • Neketsu
    • Segurtasun gutxikoak
  • Itsasoan à belaontziz
    • Airerik egiten ez bazuen, ez ziren mugitzen
    • Bost edo sei aste behar ziren bidaiatzeko
    • Geldoak
Badaukagu indarra eta mugimendua egiten duen makina bat à lurrun makina.
Stiffenson-ek lurrun-makinarekin lurrun-lokomotora asmatu zuen.
Lehen, ikatz  meategietatik bagonetetan ateratzen zen han lorturiko lehengaiak. Egurrezkoak ziren bagoneta horiek. Orain, makina berriekin hobekuntza handi bat egin zen: Ingalaterretako meategietan bi errailez osatutako sistema bat egin, burdinezkoak, haiekiko paraleloak zirenak. Baina, konturatu ziren bihurguneetan bagoneta zeukan abiadurarekin, bagoneta errailetatik irten zela. Horren ondorioz, erraileko gurpila asmatu zuten. Orain, bagoneta ez zen errailetatik ateratzen












Lurrun makina 1829an asmatu zen. Lehen bidaia Liverpoolen egin zen. Munduko lehen trenbidea han ezarri baitzen.
Segurtasuna, lasaitasuna, askatasuna, pertsonen kopurua… guztia hobetu egin zen.
  • Bidaiaren iraupena gutxitu egin zen
  • Zama eramateko gaitasuna zeukaten bezeroek
  • Prezioa murriztu egin zen
Merkataritza asko baino asko hasi zen. Hortik aurrera Europa osora zabaldu egin zen.
Inventu hori ere itsasontzietan ezarri zen, itsasontzietan errazagoa da gurpil plakak jarri eta bapore ontzia egin zetzan. Itsasontzi bat lurrun makina handi batekin egotea oso aurrerapen egokienetako bat zen.
  • Orain 15 egunetan egin al da lehen bostpasei astekoa zen bidaia bat, hau da, azkarragoa da
  • Ziurtasun handiagoa zegoen
  • Hobeagoa zen
Lehen bapore ontzia EEBB-n eraiki zen Misissipi ibaian egin zen.
Lehen bapore ontziak pala bat zeukaten









Gero,  bi palez osatutako bapore ontziak egin ziren. Pala bat eskumaldean zegoen, bestea, ezkerraldean.











Nabigazioa aurrera joan zen biziki.
Aurrerakada itzela eman zen merkataritza arloan.
Aurrerakada hauei esker, merkataritzan aurrerakada eman zen. Kapitalismoa; merkatu ekonomia hasi.
Produktuak dagoeneko ez ziren autokontsumorako ekoizten, baizik eta geroren eta zabalago zen merkatuetan saltzeko.
Produktuen ekoizpenen gorakadak, populazioaren hazkundeak eta nekazari klase herrikoien erosteko ahalmenaren hobekuntzak egin zuten aldaketa hori posible izatea.
Era berean, garraio sistemen hobekuntza barne merkataritzaren hazkundea eragin zuen. Modu horretan, tokian tokiko merkatuak zabaldu egin ziren pixkanaka eta merkatu nazionalak sendotu egin ziren pixkanaka eta merkatu nazionalak sendotu zituen.
Kanpo merkataritzak ere gorakada nabarmena ezagutu zuen. Truke askearen teoriek diotenez, herrialdeen arteko merkataritza askatasunak ekonomiaren hazkundea bultzatuko zuen. Dena den, Britainia Handiaren nagusitasunetik babesteko, industrializazio bidean lehen urratsak ematen ari ziren Estatu askok Protekzionismoa ezarri zuten; alegia, industria nazionala babesteko inportazioei zergak jarri zizkieten (arantzelak).

2. Makinismoaren garaia

Makinak, lurrunak eta fabrikak
Ekoizpena gora joan zen populazioa bezala.
Bi egoera hauetako  hirietan ikusiko dugu makineria. Makinak orain, hirietan sortuko dira.
Aurrerapena teknologian gertatzen zenean emaitza onak zituen. Hasieran oso sinpleak ziren makinak. Lehendabizi, pertsona bat erabili behar zuen. Indar hidraulikoarekin lehenengo makinak asmatu ziren gas baten indarraz mugituta à lurruna
Edozein gasek bezala, espazioak betetzen du. Leku txiki batean sartzen denean, presioa egingo du. Orduan, 1769an James Watt-ek lehenengo lurrun makina asmatuko du.
Ikurra: ikatzaà harekin sua piztu eta tenperatura oso altuetara igoko da. Orduan horren goikaldean dagoen galdara baten ura hasiko da irakiten hasiko da. Pistoia eta biela mugiaraziko ditu eta horiek uhala mugitzen duen bolantea mugituko dute. Mugimendu horiek makinetara heldu dadila transmisio-uhal bat mugituko du bolantea.
Horren ondorioz, ke asko sortzen da. Ke beltza eta oso kutsakorra. Makina oso sinplea da baina apropos-aproposa.
3 alde on ere badaude:
  • Ekoizpenean gorakada handi bat emango da
  • Ekoizpenean gorakada ematen denez gero, prezioak jaitsiko dira, orduan guztiontzat eskuragarriagoak izango dira.
  • Eskari gehiago egongo dira, hau da, bezero gehiago.
Makineriak bultzatzen du erdi aroko sistema. Baita lan egiteko modua ere.
Fabrika hauetan langileak badira bakarrik produkzioaren fase txiki batez arduratzen.
Produkzioa banatzen da –kate produkzioa- ematen da. Errentagarritasuna ere handitzen da.

Uhal industria
Ingalaterrako ehungintzan aurkitu egin zen
Kotoiaren industria à Ingalaterran lehenengo makinak
Hirute fasean eta ehuntze fasean sartzen dira makinak.
Anezka hegalaria asmatzen dute.













Ingalaterrakoak kotoia indiatik zekartzaten.
Piezak denbora berdinean kantitate handiago batean egiten ziren, txukunagoak ziren eta gainera, merkeagoak.

Siderurgia
Bessemerrek altzairua asmatu zuen.
Burdina golde erraldoi batean koke ikatzarekin nahasiz lortutako materiala zen. Hori egiteko, leku apropos batean eta tenperatura apropos batean egin behar zen, orduan, Darby-k bihurgailua asmatu zuen.
Orain hasten da benetako garraioa, eraikuntza… gaur egun arte.
Mundu osoan dagoen burdinarik honenak Euskal Herrian zeuden eta hemendik hartu zituzten altzairua egin zetzan.
Gure burdinari esker, industrializazioa eman al zen.

1. Hazkunde demografikoa eta nekazaritzaren hedapena


18.mendean sortzen da Ingalaterran. Industria iraultza gertatzen da. Makinak asmatzen dira. Gaur egun industrializazioan sartuta ez dauden herrialde batzuk ere badaude.

Hazkunde demografikoa
Europa osoan hazkunde demografikoa ematen da. Ia-ia biztanleria osoa bikoizten da. Esan dezakegu biztanleria %90an igotzen dela gutxi gora behera.
Zergatik?
  • Elikagaien ekoizpenaren gorakadagatik. Nekazaritzan nabaria da elikagaien ekoizpenean gorakada bat eman dela, hau da, janari gehiago dago.
  • Garbitasun neurriak hobetzen direlako.
  • Medikuntzan hobekuntzak egiten dira:
    • Ur oxigenatua asmatzen da
    • Txerto batzuk asmatzen dira
    • Gorputzaren odol-zirkulazioa asmatzen da
Hori guztiaren ondorioz ere, heriotza tasak jaisten dira, jaioberri tasak, aldiz, mantentzen dira edo pitxin bat igotzen dira eta bizi itxaropena ere igotzen da. XVIII.mendearen amaieran 38 urtekoa zen eta XIX.mendearen amaieran, berriz, 50 urtekoa.

 Nekazal iraultza
Janariaren eskariaren igoera eragin zuen eta, horren ondorioz, nekazal produktuen prezioak gora eman zuen. Horrek lur jabeei adorea eman zien ekoizpena hobetzeko. Hau guztia gerta zedin, bi eraldaketa nabarmen nahitaezkoak izan ziren: lurraren pribazitasuna eta metodo eta teknika berrien aplikazioa.
Nekazaritza ekoizpena sustatzeko legeak onartu ziren, garai bateko jauntxoen eta komunalen sistemari amaiera eman ziona. Hala, lurra jabetza pribatua bihurtu zen, zeinetan lur jabe handiek nahi zituzten eraldaketa guztiak egin baitzitzaketen.
Laborantza teknikei dagokionez, berrikuntza garrantzitsuena lugorriaren ezabaketa izan zen, eta haren ordezkapenean bazka-landareak landatzen ziren (Norfolk sistema). Era berean, nekazal zereginen mekanizazio prozezua hasi zen pixkanaka.
Artoa eta patata bezalako labore berrien barnerapenak eta abeltzaintzaren hedapenak populazioaren otorduak aberatzak eta askotarikoak izatea ahalbidetu zuten.
  • Lurraren pribazitasuna: lurra saldu-erosi.
  • Mekanizazioa à estrainekoz makinak sortzen dira
    • Zega makina
    • Ereiteko-makina
    • Xehatzeko makina
  • Gizakiak elikatzeko à elikatze anitza
    • Patata
    • Artoa
  • Sistema berriak sortzen dira
    • Norfolk sitema
Sega-makina:









Alea xehatzeko makina:








Ereiteko makina: