domingo, 13 de noviembre de 2011

4. Kapitalismo industriala


Industria iraultzak sorrarazi zuen kapitalismoa eredu ekonomiko gisa, eta liberalismoa, hari eusten zion doktrina politiko moduan. Britainia Handitik Europa osora zabaldu zen.

Liberalismoa eta kapitalismoa
XVIII. mendearen amaieran, pentsalari britainiar batzuk liberalismo ekonomikoa definitu zute. Adam Smith gailendu zen. Hark liberalismoaren printzipioak idatzi zituen
  • Norbanaren interesa eta ahal den etekin gehiena bilatzea dira economía mugitzen duten indarrak.
  • Mota askotako interesak merkatuan orekatu egiten dira, eskaintza eta eskariaren legean oinarrituta.
  • Estatuak ez du esku hartu behar ekonomiaren funtzionamenduan eta interes partikularren garapena ahalbidetu beha du (truke askea).
Printzipio horietan oinarrituta egituratzen da kapitalismo industriala. Ekoizpenerako bitartekoak, sistema horretan, gutxiengo talde baten jabetza pribatuaren eskutan daude stock à burgesiaren eskutan, hain zuzen ere. Fabriketako langileek (proletalgoa) eta beharginek jabetzarik ez daukate, eta soldata baten truke egiten dute lan.
Plangintza faltak eta ekoizpenaren igoera etengabeak ziklikoki errepikatzen diren krisi ekonomikoak eragiten dituzte kapitalismoaren baitan.intzak eskariak baino askarrago handitzeko joera duelako ematen dira krisi horiek, eta horrek stock gehiegi pilatzen duten enpresen porrota eragiten du. Horrek guztiak eragindako ondorio soziala beharginen langabeziaren gorakada da.

Bankuak eta finantzak
Bankuak oso erakunde garrantzitsuak ziren kapitalismoaren garapenean. Enpresak kapitalez hornitzen zituzten (maileguak), zuzeneko inbertitzaile moduan jokatzen zuten (akzioak erosiz) eta ordainketak erratzen zituzten (txekeen eta kanbio-letren bitartez). Ondorioz, aurretzaile eta industrialen arteko bitartekariak bihurtu ziren bankuak; aurreztaileek beraien dirua zuten gordailuan, eta industrialek kapitala behar zuten inbertsioak egiteko.
Enpresek ere diru erakarpen handien beharra zuten, enpresari bakar batek ezin eskura zitzakeenak. Orduan sortu ziren sozietate anonimoak, zeinetan enpresak beharrezkoa zuen kapitala hainbat zatitan banatzen baitzen (akzioak). Akzio horiek edonork erosi eta sal ditzake horretarako propio sorturiko erakundean à balore-burtsan.

Kapitalismo industrialaren hedapena
XIX. mendearen hasieran, industrializazioa Frantzia eta Belgika bezalako herrialdeetara zabaldu zen, zeinetan siderurgiak oihalgintzak baino garrantzia handia baitzuen.
Errusia, Alemania, Estatu Batuak eta Japoniara ere heldu zen industrializazioa. Herrialde horietan garatu zen kapitalismo ereduan atzerriko teknologia eta kapitala  kopuru itzeletan erabiltzen zen, enpresen kontzentrazioa handia ematen zen, bankuek zeregin garrantzitsua jokatzen zuten eta Estatuaren esku hartzea ere handia zen.
Europa hegoaldean, industrializatuko eskualdeak eta nekazal eremuak luzaroan Egon ziren batera. Europako ekialde ia osoa industrializazio prozesutik kanpo geratu zen XX. mendeak aurrera egin zuen arte.


No hay comentarios:

Publicar un comentario